XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi igogailu panoramiko jarriko Bizkaiko Zubian

Bizkaiko Transbordadorea, Zubi zintzilikariaren kontzesiodun enpresak Schindler enpresari adjudikatu dio bi igogailu panoramikoen instalakuntza eta eraikuntza lanak.

Igotzeko igogailua Areetan kokatuko da eta beheruntz joatekoa Portugalete aldean, mendeurrena bete duen eraikinaren tableroan 60 metroko altueran egotea baimenduko duelarik.

Igogailuek hamar pertsona sartzeko aukera emango dute eta Schindler enpresak maiatzaren azken egunetan jarriko ditu biak martxan.

Beraz, zerbitzu berria martxan jarriko da ekainaren batan, gutxienez aurrikuspen guztiak betetzen baldin badira.

Zubi zintzilikariaren tableroa oinezkoentzako pasarela turistikoan bihurtuko da eta 160 metroko luzeera eta bi metroko zabalera izango ditu.

Bizkaiko Transbordadorearen elkargoak beregain hartu duen egitasmorik garrantzitsuenetariko bat dalarik.

Bizkaiko Zubian egin asmo dituzten berehalako beste proiektu batzuk, ontzitxoaren, itxarongelen eta zabaltza panoramikoen berriztapen lanak izango lirateke hain zuzen ere.